Page 22 - EPM1
P. 22

HAUXE DA SASOIN BITXIA...
Par Magali Zubillaga
« Esku pilotak bere lehen ale huntan parte hartzeko xedea erakutsi daut, eskerrak !
Bainan ez jakinez xuxen zer aipa hau- tatu dut esku huskako aktualitateak ekartzen duenari so emaitea. Apiri- la, sasoin maitea....xapelgo guzien amaiera eta « urteko » gorabeheren egiteko parada beraz.
Amaturrek beren xapelgoa  nitu dute eta ligan Frantziakoan bezala, Hervé Bonebeltche Sylvain Dufourcq en kontra ; aise 30 urtez goiti biek...nun ote dira lehen mailako gazteak beraz ? Ah bai Elite Pro rat pasatuak bat- zu egia....bainan hor partida guti eta xapelgo aski hitsa.
Beste debate bat zabaltzen da beraz hemen...Elite Pro horrek zer erran ote nahi du xapelgo- ari begira? Erran behar da aurtengo berezkoen xapelgo hunek eman duela nun zer erran...
Egiazko Elitea nun da? Sobera ekipa, gaizki nahasiak, ez orekatua? Hainbat galdezketa de- nen gogoetan...Ekipak iduriz goizegi publikoki zabalduak zeren eta ondotik pilotariek galde- gin aldaketa batzuk onartuak izan dira. Buruz burukako pilotari hoberenak elgarrekin emanak omen ziren, eta denek uste xapelgoa aintzinetik egina zela...alta gaur egun,  nala baino bi egun aintzin badakigu Ospital eta Ducassou ez direla  nalean.
Jauntzi ixtorio ere...beharrik galtza xurietan dira oraino gure pilotariak bestenaz beharba kirolez tronpa gintaizke. Soineko marradunak modan aurten, zelai haundietan bezala, nor xuri urdinez, nor xuri ta beltzez...eta nola jakin nork deraman zinta gorria edo berdea? Gaixo markagailua....hunek ere behar duela burua xuxen ukan! Entzun dugunez horiek guziak alda- tuko dira laster...
Hau nahasketa batzuetan esku huskako mundu huntan ere; eta ez delarik aski pilotari bat epaile bilakatzen zigor baten ondotik, eta zertako ez politikan ere, egun berean izanez...?
Sorpresa ederrik izan da ere beharrik, Alain Migueltorrenaren partida bakar eta ederra bezala Senperen ; joanden urtean bezala ,B mailako lehen pilotarien eta A mailako 4garrenen arteko kanporaketa partida oso eder bat; Gregory Aguirre xapelketatik baztertuak bigarren aldikotz onartu baitu sartzea Laurent Lambert en orde...eta  nalean da!
Sasoin guziz bitxia beraz...Aupa esku huska, sustatua izan dadin pilota eskoletan eta gora elkarteek egin lana! »
# Place Libre


































































































   20   21   22   23   24