Page 33 - EPM1
P. 33

UNE AMBITION !
Esku Pilota 2017. 2008 an sortua, Esku Pilota borondatezko lagunt- zailez osatua da. Honen helburua, euskararekin batera euskal kultura- ren adierazle argiena den esku pilota babestea da. Gure proiektuak, Euskal Herriko herrietako festen erdian esku pilotak merezi duen lekua berriz ukan dezan ahalbidetu du.
Bestalde, Euskal Pilotako Frantses Federakunt- zarekin izenpetu dugun hitzarmenak, Frantziako txa- pelketatik kanpo esku pilotaz arduratzeko askatasun osoa ematen digu. Gauzak hola, Esku Pilotaren akti- bitate nagusiak ondoko hauek dira:
• urtean 35 lehiaketa baino gehiagoren antolaketa
• gazteen formakuntza eta jokalarien hobetzea• bi- harko elitearen detektatzea
• hedabideei eta publikoari zuzenduriko komunikazio iraunkorra eta Ekintza horiek burutu ahal izan badira, bi urtez geroztik Esku Pilotako langile den Pampi La- duche jokalari handiaren oinarrizko ekarpenari esker izan da. Gaur egun, partalier anitz dira Esku Pilotari kon antza eman diotenak: horretan tradizioarekin lo- tura duen Euskal Herriko baloreen irudi sendo, baikor eta ukaezina atzeman dute, baina baita biztanleen- gana eta turistengana goi mailako kirolariz osaturiko gazteriak eramaten duena ere. Elkarteak egin duen lanak fruituak ekarri ditu: jendea trumilka itzuli da trinketetara eta orain usu beteak dira. Eta etorkizun ederra dugu aitzinean: berriki plantan den taldean
garrantzizko arduradunak sartu dira, gisa horretan azken urteetan eginiko indarrak sarituz.
Esku Pilotak bere ekintzaren irakurgarritasuna ere bere alde du : klubek, Ligak eta Federakuntzak hogei bat espezialitateren ardura baldin badute, gure elk- artea esku pilotaz soilik arduratzen da. Erakarri du- gun publiko zabalak ongi daki hori eta guk antolatzen ditugun kirol ikusgarrien kalitateagatik gureganako kon antza osoa du. Urte honetatik aitzina, indar berezia eginen da Euskal Herrian eta Landesetako Hegoaldean ahal bezainbat gaztek jokatzeko auke- ra izan dezan: mutiko eta neska gazteek, klubetara bideratuak izan baino lehen, pilota deskubritu de- zaten edo hobetu daitezen elkarretaratzeak antola- tuko dira. Garapenerako beste ardatz garrantzitsua: Iparralde eta Hegoaldearen arteko mugaz gaindiko topaketak. Nolako plazera sortu duen berriki Mikel Gonzalez eta Peio Larralderen arteko partidarenda- ko Donibane Garaziko Garat trinketean 800 pertsona baino gehiago bildurik ikusteak.
33


































































































   31   32   33   34   35